Oparitu esperientzia paregabea gure Ixak Salaberria sukaldariaren sinadurarekin: #FagoExperience-a!
Horretarako, hau baino ez duzu egin behar:
1- Aukeratu gure menuetako bat: Fagollaga Degustazio menua edo Experience menu berezia. Hemen kontsulta ditzakezu.
2- Ondoren aurkituko duzun formularioko datuak bete eta iruzkinean adierazi aukeratutako menua. Aho bete hortz utzi nahi duzun pertsonaren izena ere ipini bertan eta emaiozu "bidali" botoiari.
3- Zure posta jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara #Fagoexperience-aren erreserba baieztatzeko.
Eskerrik asko Fagollagan pentsatzeagatik zure momentu berezienak ospatzeko!