Ixak Salaberria

Sutondotan hezitua zelarik, profesioa oso goizetik maitatzen eta errespetatzen ikasi zuen. Fagollagako sukaldea bere katedra izan da, nahiz eta Arzak-en eta Via Veneto (Bartzelonan) onenez ikasteko aukera izan duen ere. Gaur egun, Ixak Salaberriak bere jakinduria eta esperientzi oro bere lanetan gauzatzen du. Azkeneko teknika eta tendentziak maisuki elkarbizitzen diren plater tradizional eta modernoak sukaldera txertatuz.

Sukaldariaren pertsonalitatea bere proposamen gastronomiko bakoitzean islatzen da, hauek bere zapore, erraztasun eta dotoretasunaz desberdintzen direlarik. Bertan, xehetasun txikiko zainketen abileziaz disfrutatzeko aukera eskaintzen duelarik ere.

Foto
Foto
Foto

 

Firma Ixak

Historia

Denboraldiko produktuekiko errespetua gure izatea da. Eta oinarri horrekin zentzu guztietan osatutako esperientzi borobil bat gure bisitariei eskaintzea izan da gure helburua betidanik

Fagollagak bere ateak 1903an ireki zituen, eta geroztik, bere espiritua iraunkor dabil. Modernitatea eta tradizioa elkarbizi direneko sukalde bat da. Oso familiarra eta bezeroarekiko orientazio argi bat duena. 100 urte baino gehiagoko momentu izugarriz gainezka, famili kide orok lagunekin elkarbanatzeko poztasuna izan dugu urtez urte gutaz fida izan eta guregan konfiantza izaten jarraitzen dutenekin batera.

Mila esker gure historian eraikitzen laguntzeagatik.

Barraren atzean

60 hamarkada barruan murgilduta zeuden Fagollagako taldeko langile, familia eta lagun batzuk jatetxeko barra zaharrean betikotu nahi zuten momentu bat gauzatzeko elkartu zirenean. Horien artean, Agustina, Milagros, Joaquini Bengoetxea, Elvira, Trini, Marisa eta Maddi ikusi ditzakegu.

Ezkongabeen Afaria

Ohituraz, Fagollaga ezkongabeen bilerak ospatzeko aukeratua izan da. 50eko hamarkada hasieran inauguratu berri zenean, D. Santiago Urrestarazuk lagun ugari jangelan bildu zituen “Bai, nahi dut” esan aurretik.

Lanean jo eta ke

Gure historiako ehun urte luze hauetan, Fagollagan denetarako denbora izan da eta baita ondo pasatzeko ere. Hipoli, Joaquini eta Josepa honen eredu dira 1965 hartutako irudi honetan, tabernako antzinako sarreran.

Nolako zura…

Fagollaga jatetxe bat baino gehiago da. Familiako hainbat belanauldiren arteko kemenaren emaitza izan da bezeroei zerbitzu hoberena emanaz. Hemen horietako bi ditugu: Cornelio Bengoetxea bere semearekin batera, Jose Manuel, 1966ean.

Gure 'Alma Mater'

María Ángeles, María Jesús, María Luisa Fagollaga-ko 'alma mater' dira. Sukaldeburuak dira eta horrela ezagutu du Gastroandareak Gastro Andere-k antolatutako sariarekin. 

Web garapena gestea
Gestión de contenidos Mascomunicados